Audio edizio software

Ardour aplikazioaren pantaila-argazki bat.
Audacity aplikazioaren pantaila-argazki bat.

Audio edizio softwarea edo, lagunarteko hizkuntza erregistroan, audio-editorea audio digitala editatzeko erabiltzen den aplikazio informatiko bat da. Audio editoreak software-multzo osatuak izaten dira, audio digitaleko lan-estazioetan. Audio-fitxategien formatu eta soinu-kalitatearen mailen arteko bihurketak egiteko aukera ematen dute oro har; gainera, audioak moztu, denboran zehar mugitu eta eraldatzea ahalbidetzen dute, funtzionamendu analogikoa imitatuz. Aldiz, analogikoak ez bezala, zeregin horiek modu ez linealean eta ez suntsitzailean egiteko aukera eskaini ohi dute.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search